![]() |
| IKT IKASTETXE ERUDUAREN PROIEKTUA |
![]() IKT ikastetxe eredua HOBEKUNTZA PLANA 2008-2010 |
|
|---|---|
Koldo Mitxelena Institutua aspaldidanik gaur egungo teknologia aurrerakuntzetara egokitzen saiatu izan da hainbat berrikuntza proiektu aurrera eramanez. Aurten, 2007-08 ikasturtean Eusko Jaurlaritzak diseinaturiko IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) programaren barruan eta 2010 Europako ekimena eta Lisboako estrategiak kontuan hartuta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutako IKT ikastetxearen heldutasun-eredua gauzatzeko deialdian parte hartzea erabaki genuen. Proiektu honek daukan helburu nagusia ikastetxeek IKT ziurtagiria izateko aukera ematea da, hauda, ikastetxe bakoitzak teknologia berrien erabileran duen heldutasun maila zehazten duen agiria lortzea. Proiektu honek dituen egitasmo nagusiak hauek dira: -IKT ikastetxeen heldutasun-eredua egitea, ikastetxeen diagnostikoa
egiteko eta IKT ikastetxeen sailkapena lortzeko. Heldutasun mailak bost dira (mailen zehaztapena), eta maila hauek lortzeko hiru arloetan bultzatu behar da IKTen edapena: 1. PROZESUETAN 2. IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA 3. AZPIEGITURETAN (Ikt ikastetxe ereduaren plangintzako eskema orokorra)
2007-2008 IKASTURTEAN EGINDAKOA - Dinamizatzaileek hainbat prestakuntzatan eta Berritzeguneko mintegian
parte hartu dute. |
| webgunea@koldomitxelena.net | ![]() |
zuzendaritza@koldomitxelena.net |