IKASTURTEKO INFORMAZIOA

 

URTEKO BIZIKIDETZA PLANA (UBP)
Bizikidetza Plana 07-08
Plan de Convivencia 07-08


Badira urte batzuk, bizikidetza gaiaz kezkatuta, hasi ginala institutuan zenbait hausnarketa aurrera eramaten gai honen inguruan. Ikasturte honetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako beste 10 ikastetxerekin batera, proiektu piloto batean, Bizikidetza Plan bat osatu nahi dugu. Datorren ikasturtean ikastetxe guztiek egin beharko dute plangintza hau, beraz gu aurrera hartuko dugu.

informazio gehiago / más información
bizi
aria

Gurasoen ekarpena-aportación de las madres y los padres.
Batxilergoan eta LHn bizikidetzaz inkesta

ZERGATIK SORTU DA?

2006ko Maiatzaren 3an argitaratu zen LEY ORGÁNICA DE EDUCACIÓN (LOE) delakoak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuari dagokionez, honako hau zehazten du: “Esandako proiektuak, zeinak ikastetxeko inguru soziala eta kulturala kontuan hartuko duena, ikaslegoaren aniztasuna lantzeko modua, tutoretza plana eta halaber BIZIKIDETZA PLANA jasoko ditu eta oinarrizko balore bezala diskriminazio eza eta hezkuntza inklusioa errespetatuko ditu, baita Lege honetan zein Uztailaren 3ko 8/1985 Hezkuntza Eskubidea Arautzeko Lege Organikoan jasotzen diren printzipio eta helburuak”.

Besteak beste ondoko printzipioak azaltzen ditu, gatazkak aurreikusteko eta berauen konponbide baketsua hezkuntza, baita pertsona, famili zein giza mailako bizitzaren eremu guztietan biolentzia eza ere” eta “eskubide zein aukeren berdintasunaren garapena eta gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra ren sustapena” eta helburu bezala, besteak beste, “tolerantzian eta askatasunean bizikidetzaren printzipio demokratikoen barruan, eta halaber gatazkei aurre hartzean eta konponbide baketsuan oinarriak dituen hezkuntza” eta bakerako hezkuntza, giza eskubideen begirunea , elkarrekiko bizitza, giza kohesioa, herrien arteko lankidetza eta elkartasuna baita izaki bizidunekiko eta ingurugiroarekiko begirunea sustatzen dituzten baloreen jabetzea ...”

ZERGATIK SORTU DA?

URTEKO BIZIKIDETZA PLANA (UBP) hezkuntza-ekimena ikasleentzat, irakasleentzat, familientzat eta AZP-PASrentzat da. Hezkuntza ko munitate osoak sortutako dokumentua izan behar da. Ikastetxean ditugun beste dokumentuak bezala (PEC, PCC...) UBP-k komunitate osoaren harremanak arautu behar ditu.

FASEAK

Plan horren osaketari era sistematikoan ekiteak fase ezberdinak dituen prozesu batean murgiltzea da. Prozesu horren garapen sakona oinarrizkoa da emaitza esanguratsu eta egokia lortzeko.

Prozesuaren oinarrizko faseak lau dira:

1.- Bizikidetza positiboa sustatzearen beharraz sentsibilizatzea . Lengoai bateratuaren bilatzea.
2.- Bizikidetzarako garrantzizkoak diren eremu guztietan egoeraren diagnosia egitea. Errealitatea aztertzea, ondo dabiltzan alderdiak, zailtasunak eta sakoneko arrazoiak identifikatzea.
3.- Bizikidetza Planaren planifikazioa . Bizikidetza positiboa eraikitzea, gatazken aurrikustea eta berauen tratamendua landuko duen interbentzio programa. Erantzuna beharrizanei eta prestakuntza plana beharrezkoa denean.
4.- Jarraipena eta ebaluazioa . Hobetzeko eta jarraitzeko proposamenak.

Lehenengo momentuan denbora eman beharko diogu, zeren hezkuntza komunitateko talde bakoitzaren sinesmen, beharrak eta itxaropenak bateratzea eta ikastetxearen bizitzarako inportanteak diren arazoei buruz elkarrekin hausnartzea eskatzen baitu.

BATZORDEA

Proiektua aurrera eramateko IKASTETXEKO FORMAKUNTZA PLANEAN sartu dugu, eta Batzorde bat osatu dugu zuzendaritzakook eta zenbait irakaslek. Gure lana aipatutako hori guztia martxan jartzea eta Hezkuntza Komunitatea dinamizatzea da. Bukaeran, guztion partaidetzarekin, UBP dokumentua eratuko dugu.

Bi hilabete hauetan, AZAROAN eta ABENDUAN, SENSIBILIZAZIO faseari protagonismoa emango diogu.

NOLA? : Komunitate osoari proiektuaren berri emanez. Horretarako ekintza desberdinak BATZORDEAk prestatu ditu:

•  Azaroaren hasieratik Ikastetxean zehar (pasabideetan, geleetan, irakasle gelan, komunetan....) Bizikidetzaren logoarekin kartelak azaldu dira jakinmina sortarazteko.

•  Irakasleekin: Irakasle gelan BIZIKIDETZA TXOKOA, irakasleon ekarpenak jasotzeko BUZOIA, Klaustroan berri eman, BIZIKARIA boletina informatuta egoteko...

•  Gurasoekin: Guraso Asanblada informatu (azaroak 6), Eskola Kontseiluan proiektuaren berri eman, Zuzendariak haiekin bi saio informatibo antolatu, gurasoen ekarpenak jaso....

•  Ikasleeekin: mailaka antolatuko dira ekintza desberdinak tutoretza orduan egiteko (bi saio)

 

 

•  Blogak :

•  www.koldomitxelena.net > KMblog > BIZIKIDETZA

•  www.bizikidetza-convivencia.blogspot.com

•  Webgunek :

•  www.elkarrekin.org/web/bizikide21

•  www.berrikuntza.net

 

 

webgunea@koldomitxelena.net
zuzendaritza@koldomitxelena.net