BERTSOLARITZA
bertsoKOLDOlariak

Koldo Mitxelenan badago bertso zaletasuna, bai horixe, eta bertsotan aritzen direnak ere baditugu. Hona hemen Bertsolaritza ikasgaiean sortutako bertsoak:

ITXAROPENA

Nahiz ta handi-handia
izan gure pena
gu alaitzeko bera
gauzarik onena
bizirik mantentzen du
ta gure barrena
Pandorak bere kutxa
gordeta zuena
azken egunearte
galdu ezin dena

Irati Barriocanal


HERIOTZA

Pertsona gehienentzat
pena dakarrena,
beste gutxi batzuentzat
zoriona dena.
Gaur egun eztabaida
eutanasiarena,
pertsona hauentzako da
aukera azkena...
Askotan sega batek
marrazten duena.
                        

Galder Ruiz

NEGARRA

Pozak edota penak
duen oihartzuna.
Begiak igerian
jartzean erruduna.
Irteten da galtzean
gustoko laguna.
Hala gertatzen bada
izorratu eguna.
Klaseko denok noizbait
isuri duguna.

Ander Solozabal

ERREALA

Kamiseta Astore
munduko onena,
Donosti inguruan
dabil igarpena,
hintxa kuttuna galdu
Kalderonen zena,
duela hiru urte
bazuen kemena,
Alonso joan zenetik
ezertxo ez dena.            

Beñat Goitia

MAITASUNA

Gaztaroan guztiok
bizi ohi duguna,
muxuak ta laztanak
ai ze poztasuna!
Baina malkoak bota
arazten diguna
nik sentitzen dudana
zugatik kuttuna
Nire bihotz taupadak
azkartzen dituna.

Miren Lapitz Castrillo
 

 

HESTEKA INTERESGARRIAK

http://www.bertsozale.com

BERTSOZALE ELKARTEA  
http://www.bertsulari.com EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA  
     
     
     
     

 

webgunea@koldomitxelena.net
zuzendaritza@koldomitxelena.net