EUSKARA-KULTURA
KULTUR JARDUNAK

Koldo Mitxelena Institutuko sektore desberdinen artean mamitu den gogoeta baten ondorioa duzue proposamen hau. Ikastetxe barrura zein kanpora begira sortu den ekimena da. Eskola-komunitatea osatzen dugunon arteko bilgunea izateaz gain, gizartean eragina eduki nahi dugu, kalitatezko zenbait ekitaldi antolatuz, batez ere euskal kulturaren inguruan.
Proiektu honen abiaburuak zehatzak eta, aldi berean, irekiak direla uste dugu: definizioz, euskaltzalea izan nahi du; jokamoldez, zabala; eta asmoz, irakaskuntza publiko eta aurrerakoiaren aldekoa. Asmo ederrez mundua dago osaturik, baina. Egitasmo honek kale egingo luke gure eta zuen partaidetzarik gabe; hots, honetan denok –guraso, ikasle, irakasle eta ikastetxeko gainerako langile guztiok- dugu zerbait esateko eta egiteko.

HELBURUAK

Koldo Mitxelena Institutuak barrurako zein kanporako proposamen aberasgarriak gauzatzea.
Ekintza interesgarriak eta kalitatezkoak gizarteratzea, batez ere euskal kulturaren ikuspegitik.
Koldo Mitxelena Institutuko atal guztien arteko proiektuak aurrera eramatea, guretzat ere pizgarriak direlarik. Ikasle, guraso, irakasle, gainontzeko langileon aldetiko partaidetza bultzatu nahi dugu.

 

 

 

 
 
 
 
 
 
 

 

2006

KANTA AFARIA:
Euskal kantak ikasi eta kantatzeko, afalosteko giroan. Maiatzaren 5a, ostirala, 21:30. Kakiturri Elkartean.
2005

FELIPE URIARTE, AMERIKAKO HIRU HANDIAK hitzaldia, apirilaren 14a , osteguna, arratsaldeko 7etan, Goiuri Jauregia / Villasuso, Vitoria-Gasteiz.

Gorka Torre, "Ipar Euskal Herriko Demo mugimenduaren euskararen aldeko borroka" hitzaldia, otsailak 3an, arratsaldeko 7etan, KOLDO MITXELENA IIan. bertan behera gelditu da
2004

Martxelo Otamendi, “Egunkariatik berriarantz”, 2004ko MARTXOAREN 4an ARRATSALDEKO 19:00etan GOIURIA JAUREGIAN (Villa Suso)
2003

KARIDADEKO BENTA Jon Maia bertsolariaren taldea, azaroaren 27an, 8etan, Beñat Etxepare Aretoan (Iparralde Gizarte Etxea)

BERNARDO ATXAGAren hitzaldia: Martxoaren 24an, astelehena, 19:30etan Villa Suso Jauregian “Egurra eta ezpala”

 

webgunea@koldomitxelena.net
zuzendaritza@koldomitxelena.net